Sustraiak‎ > ‎

ZALLAKO BONBARDAKETA / BOMBARDEO DE ZALLA

publicado a la‎(s)‎ 26 jun. 2014 1:31 por Gazte Zentroa   [ actualizado el 26 jun. 2014 1:32 ]
Más abajo en castellano

Ekainaren 19an, oldarraldi faxistaren aurrean Bilbok amore emateak Bizkaiko mendebala jarri zuen Kondor Legioarenpean inolako babesik gabe eta, denbora galdu barik, Aranguren Auzoa  metrailatu zuen "Alcahuete"a (Nonzeberri) ezizena zuen Breguet XIX hegazkinak "Casa del Pueblo" delako inguruan bikote baten maitale bat hiltzen, herriko sendagilea eta beste batzuk zauritzen. Euzko Gudarosteari buruzko  informazioa jasotzea eta, bizilagunen artean, izua zabaltzea betebeharra zuen hegazkin harek. Ohikoan, gauean egiten zuen hegan, argiztatzeko bengalak jaurtitzen zituen oinezkoak ikustearren. Gueneseko eliza alboan erori zen alboko sekuoia baten aurka jo eta gero.
Ekainaren 21an, eraso xehe egiteari utzi zion Espainako Armada faxistak eta, goizaldean, bederatzi bonbaketari Junker B-52 bidali zituen Gazteiztik Zallara, herria birrintzeko asmoz.
Eguen mendian zeuden behatzaileek hots egin zuten Arangurengo Paper Fabrikaren sirenak alarma jo zitzan; honi esker hainbeste lagunek bizitza ez zuten galdu.
Hegazkinek Lusako Ikastetxea izan zuten lehenengo helburua, hildako batzuk eragiten eta eraikina suntsituz. Jarraian, gauza bera lortu zuten "Corrillo" (Erdigune)ko Ikastetxeaz. Bihurgunea egin ezkero, Euzkadi Plaza ta Foru Plaza ere hondatu zuten, hirunaka formazioan banatutak, hiru gezi erraldoi itxura hartuz.
Herriko ostatua (Fonda)ren kotxerak eta Zubia Auzoko gaina bonbardatu zuten, gaur egun, Lanzagorta Etorbidea denatik hegoalderuntz joaten kalea bera eta eskuin-ezkerreko guneak txikitzen. Hau da, euren ahaleginak metatu zituzten etxe kopuru handia zegoen esparruetan, hortik kanpokoa, baserriz zipriztindutako landa eremua baino ez zen.
Bonba zaparrada etengabekoak Etxe Gorria ta Aroztegia ingurua, baita Mendieta auzoa ere, aterpeetan sartzeko aukera ez zutenak zerraldo utzi zituen bertan, hautsa ta burrunbaz estaliak.
Zallan, mila bostehun bat errefuxiatu zeuden ofizialki zenbatutak  baina, gau eta egunez, Bilboko sarraskitik alde egiten zituenek askoz gehiago eta, baldintza haietan, zenbatezinak ziren,  lau mila herritarreko gurea nahikotxoa puzten.
 Bonbaketariek Uribarri Auzoko etxeak erre ta eztandarazi zituzten baita LLantada Auzoko Dorrea, larretako saldoak eta artzainak.

"Condor" Legioaren ikurra

Mendebalaruntz gero, Ibarra Auzoan sartzeko, hango Paper fabrikaren (Serrano) inguru gainean, bonba ugari egin zuten eztanda harrabots artean, Euzko Gudarostearen Goi Agintea bertan baitzegoen, eta ibaia gorriz orbandu zuten hamar bat gudarien odolaz.
Ibaia gora jarraitu zuten, Bolunburu larraraino, Loiola Batalloia hango bi baserrietan eta Dorretxean babestuak zeuden, aurreko trenbideko tunelean hainbeste herrikide bezala, baina hemen, izuatik kanpo, ez zuten lortu min haundiarik eragitea. Handik itzuleran, Gobeoko maldan, bai ordea hil zutela norbait Zalla herria gehiago estutzeko bigarren suzko eraztunari hasiera eman baino lehen. Jo ta jo ibili ziren bigarren bide, eurek sortutako zikinkeria artean ondo ikusteko ahalmena galdu arte
 Txikizioa bukatuta, hirugarren itzuli batean, eguzkitsua ta alaia jaiotako udako lehen eguna, hegazkinetatik  herria estaltzen zuen hautsez osatutako gorotza erraldoi bat baino ezin zuten ikusi. Ondo egindako beharrak ematen duen poztasunaz ospa egin zuten, behetik igotzen ziren garrasiak ta aieneak entzun barik, bonbaketarien motorrek galarazita.

   
Bonbardaketaren Ibilbidea

BOMBARDEO DE ZALLA

El 19 de junio de 1937, la rendición de Bilbao ante el ataque fascista sometió el lado occidental de Bizkaia al poder de la "Legión Cóndor" sin ningún tipo de defensa. Sin pérdida de tiempo, el avión "Breguet XIX", apodado el "Alcahuete", ametralló Aranguren, matando así a un joven en brazos de su amada junto a la llamada "Casa del Pueblo",  hiriendo al médico del pueblo y a varios más. El deber de aquel avión era obtener información sobre el "Euzko Gudarostea" (Ejército Vasco) y extender el miedo entre los vecinos. Habitualmente volaban por la noche y lanzaban bengalas para poder ver
a los viandantes. En aquella ofensiva, un "Alcahuete" se estrelló junto a la iglesia de Güeñes, tras chocar contra una secuoya.
El 21 de junio, la Armada fascista de España dejó de perpetrar pequeños ataques y, al amanecer, mandó nueve aviones bombarderos "Junker B52" de Gasteiz a Zalla, con el objetivo de destruir el pueblo. Los centinelas que se encontraban en el monte Eguen dieron voces para hacer sonar la alarma de la sirena de la Papelera de Aranguren y gracias a ello se evitó que aún más personas de las que lo hicieron perdieran la vida.
El primer objetivo de los aviones fue el colegio de Lusa, lo que produjo algunas muertes y destruyó el edificio. A continuación hicieron lo mismo con el colegio de El Corrillo. Tras dar la curva, también destrozaron la Plaza Euzkadi y la Plaza del Fuero (Foru Plaza), volando divididos en formaciones de tres, formando una figura en el cielo de tres flechas gigantes.
Bombardearon la casa del pueblo, las cocheras de la fonda y la parte superior del Barrio Zubia (El Puente),
desplazándose hacia el sur, para sobrevolar lo que hoy es la Avenida Lanzagorta, destruyendo la propia calle y sus inmediaciones. Es decir, acumularon todo su poder de destrucción en zonas donde había mayor cantidad de casas, dejando de lado las zonas en las que solo había caseríos diseminados. El diluvio de bombas fue incesante en la zona de la "Casa Roja" (Etxe Gorria) y la carpintería, así como en el Barrio Mendieta; dejando victimas mortales y cubiertos de polvo a todos los que no pudieron entrar en los refugios.

Hay que decir que en aquellos momentos en Zalla se contaron alrededor de 1.500 refugiados oficialmente, pero eran muchísimos más los que, escapando de noche y de día de la masacre de Bilbao, llegaban a nuestro pueblo. Ampliándose
así enormemente el número de habitantes que en aquel momento era de unos cuatro mil.
Los bombarderos quemaron e hicieron estallar las casas del Barrio Uribarri e incluso la Torre del Barrio Llantada, destrozando a su vez rebaños y pastizales. Después, en la parte occidental, al entrar en el Barrio Ibarra, explotaron numerosas bombas alrededor de la Papelera de Serrano, ya que los altos mandos del "Euzko Gudarostea" se encontraban allí, manchando el río de rojo con la sangre de unos diez soldados del ejército vasco. Siguieron río arriba hasta el pastizal de Bolunburu, donde se encontraba refugiado el "Batallón Loiola" en dos caseríos y en la casa torre, como muchos otros paisanos, en el túnel de en frente de la vía del tren. Sin embargo, aquí, lejos del miedo, no consiguieron causar mucho sufrimiento. En cambio, a su vuelta, en la cuesta de Gobeo, sí hubo víctimas mortales; posteriormente dieron comienzo al segundo anillo de fuego, con la finalidad de asediar aún más el pueblo de Zalla. Golpearon sin cesar en esta segunda ocasión, hasta perder la visibilidad debido al humo creado.
Al finalizar el destrozo, en una tercera vuelta, el primer día soleado y feliz del verano, desde los aviones tan solo pudieron ver el pueblo cubierto de polvo. Así, con la felicidad que produce el trabajo bien realizado, se largaron sin oír los gritos y lamentos que provenían desde abajo. El ruido de los motores de los bombarderos se lo impedía.



Comments